Flandriako pentsatze eta ekintza talde ezkertiarra eta soberanista


Meervoud Flandriaren subiranotasunaren alde lan egiten duen pentsatze eta ekintza talde ezker nazionalista da. Taldearen helburu estrategikoak hurrengoak dira: Flandriako kontzientzia nazionala bultzatzea, subiranotasun nazionala eta Flandriako estatu baten esparru barruan herritarren subiranotasuna lortzea dira. Ondorioz, ezinbestekoa da estatu horren barruko ordena juridikoa demokratikoki izatea, eta, are gehiago, ordena horrek munduko kapitalaz eta neoliberalismoaz hautsi den demokrazia berreraiki beharko du. Helburu horiek burutu asmoz, Meervoud hilabetekaria, eta, noizbehinka, foiletok eta liburuk argitaratzen ditugu. Horretaz gain, Meervoud-en helburuak bultza ditzaketeen ekimenetan hartzen dugu parte.

Belgikako estatua 1830rean sortu zenean, klase nagusien boterea industria handi nazionalean kokatzen zen. Hala ere, XX. mendearen 80ko hamarkadatik aurrera, aldaketa sakon bat ezagutu zuen Belgikako estatuak.

Egungo Belgikako klase nagusia Europako herriei politika neoliberala inposatzen dieten talde kapitalisten eta multinazionalen partehartzailea da, batez ere, Europako Batasunaren bidez. Martxan dagoen politikak segurtasun sozialaren sistemak eta demokrazia suntsitzen ditu.

Horrela izan ere, alde batetik, Belgikako klase nagusiak jarraitzen du agintzen munduko kapitalaren laguntzari esker, eta bestetik, gero eta gutxiago lortzen die bere ideologia herritarrei onararazten. Zergatik? Neurri antisozial eta demokraziaren kontrako neurrik hartu behar dituelako boterea mantentzekotan. Horrelakoren bat da, eta agian garrantzitsuena, gero eta eskuduntz nazional gehiago uzten dituela supranazionaletako erakundeen esku, kontrola demokratikorik ez dutenei, alegia. Adibidez, Europako Batasunarena.

Eragin ideologikoa galtzeaz aparte, Belgikako klase nagusiak estatua osatzen duten bi herrien arteko ustezko batasunaren desegiteari ere aurre egin behar du. Hau da, Flandriako eta Baloniako maila politikoen garrantzia handituz doa, eta, ondorioz, \"Belgikako guztien ongia\" gero eta ahulagoa izan ez ezik, pixkanaka-pixkanaka, \"Flandriako guztien ongia\" eta \"Baloniako guztien ongia\" normaltasun osoa lortzen dira.

Flandriako ezker nazionalisten ustez, hurrengo helburuk lehentasuna hartzen dute:
  • Flandriako kontzientzia nazionala bultzatzea, nederlandera garatuz (Europako 6. hizkuntza, 22 milioi hiztun Herbehereetan eta Flandrian), Bruselako eta hiri horren inguruko hizkuntza legeak errespetatuz, ingelesa hizkuntza nagusitzat duen norbanakoaren kontsumitzeari aurre eginez. Etorkinak gure hizkuntza ikastera joatea animatuz, horrela haien integratzeko aukerak zabalduz.
  • Flandriako subiranotasun nazionala, Europako Estatuen Konfederazio bateko estatu independiente bezala. Flandriako estatuak bere subiranotasuna berreskuratu behar du, munduko kapitalaren aginteak ukatuz.
  • Flandriako estatua nazioartekoa izan behar da. Hau da, jarrera irekia izan behar du beste estatu eta herriengana, eta, herrien arteko arazoak elkarrizketaren bidez konpontzea lortu behar du. Flandriako estatu subiranoak ondoko estatuekiko eta Baloniarekiko harremanak garatu behar ditu. Flandriako ezker nazionalistak prest daude Europako eta munduko mugimendu demokratiko eta subirano guztiekiko harremanak sortzeko.
  • Flandriako ezker nazionalisten iritziz, demokrazia salba daiteke herritarren subiranotasunaren bidez. Horrek esan nahi du, Flandriako estatuaren politika herritarren borondatearen adierazpena izan behar dela, eta hori, orden juridiko demokratikoaren bidez. Hori da zilegitasun politiko guztien iturri bakarra. Ondorioz, Europako Batasuna, NMG, MKE, OTAN etabarren zilegitasuna ukatzen dugu, kontrola demokratikorik gabe erabaki dezaketeelako.

Orden demokratikoak nazioaren garapen sozio-ekonomikoari ere begiratu behar dio. Hori dagokionez, kapitalaren zirkulazioariko kontrola, estatu eta enpresen arteko esparru ekonomiko kontratatu bat (lege sozialak eta ingurune-legeak errespetatzen dituena, eta, sindikatuei eta kontsumitzaileei bermetzen diena parte har dezaketela eztabaidetan), zerga-sistema zilegi bat, enplegu duina eta segurtasun sozialari buruz gaude, besteak beste.
Abiapuntu horiek eskatzen dute politika neoliberala haustea.

Herritarren subiranotasunaren bidez berreraiki daitekeen demokraziak lagunduko du Flandriako jende abertsa eta pobrearen arteko aldea gutxitzen, eta, subiranotasunaren bidea egokiena da Flandriako herriaren ongizatea berregiteko.

Brussel, maart 2005